Lucky Strike
Lucky Strike | |
---|---|
Datuak | |
Mota | cigarette brand (en) |
Jarduera sektorea | tobacco industry (en) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Agintea | |
Jabea | British American Tobacco |
Historia | |
Sorrera | 1871 |
webgune ofiziala |
Lucky Strike British American Tobacco enpresak merkaturatutako zigarreta-marka da. 1930 eta 1940ko hamarkadetan Estatu Batuetan gehien saldutako zigarro marka izan zen.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lucky Strike mastekatzeko tabako marka gisa aurkeztu zuen R.A. Patterson enpresa estatubatuarrak 1871n, nahiz eta XX. mendearen hasieran zigarreta bihurtu. 1905ean, American Tobacco Companyk erosi zuen konpainia.
1917an, markak "It's Toasted" (euskaraz: «Txigortua dago») eslogana atera zuen, tabakoa eguzkitan lehortu beharrean, txigortzeko metodoa sustatzeko. Prozesu horrek, ziotenez, produktuaren zaporea hobetzen zuen.
1937-1938an, American Tobaccok garaiko 130.000 estatubatuar dolar ordaindu zizkien Hollywoodeko 16 aktoreri Lucky Strikeri emandako laguntzagatik, eta Joan Crawford, Gary Cooper, Clark Gable, Myrna Loy, Robert Taylor eta Spencer Tracy izan ziren hobekien ordainduak, 10,000 $ bakoitzak.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Brandt, Allan. (2009-01-06). The Cigarette Century: The Rise, Fall, and Deadly Persistence of the Product that Defined America. Avalon Publishing Group, 75 or. ISBN 978-0-7867-2190-0..
- ↑ (Ingelesez) «Hollywood 'paid fortune to smoke'» BBC News 2008-09-25.